Baipasa
Gure haria
Zeren urtea da aurtengoa?
Besteak beste, sagar urtea eta tomate urtea izango da.
-
Zeraingo Oiharte sagardotegiko sagastia
28:33 min
Aurtengoa zeren urtea den galdezka abiatu dugu irrati-urte berria 'Baipasa'n. Urteari herena falta arren amaitzeko Zeraingo Oiharte sagardotegiko MAITE RETOLAZAk eta ARITZ EGURENek baieztatu digute aurtengoa benetan dela sagar urtea.
Aretxabaletako tomatearen barietatearen trasmisioaz arduratu izan den KOLDO ZUBIZARRETAk esan digu, bestalde, aurtengoa oso tomate urte ona izaten ari dela. Egin duen eguraldia da nekazarion ustez tomate eta sagar urtea izatearen arrazoia. Kaletar askorentzat, berriz, ez du uda girorik egin aurten. Aurtengoa udarik gabeko urtea izan ote den galdezka jo dugu Euskalmeteko ONINTZE SALAZARrengana.