Itxi

Baipasa

Europar Batasunean itzultzaile

"Jatorrizko testuan, ingelesez, akats bat baldin badago, nik ezin dut erabaki akats hori zuzentzea"

Marijo Deogracias | EITb Media

Leire Segura Luxenburgon Europar Batzordearen itzultzaile ari da azkeneko hiru urteetan eta azaldu digunez, lehentasuna hizkuntzen arteko koherentzia da.

  • Leire Segura, itzultzailea

    Leire Segura, itzultzailea

    14:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europar Batzordearen itzultzaileen lana zelako den ezagutu dugu Leire Segurarekin. Han ari da, Luxenburgon itzultzaile azkeneko hiru urtetan. Normalean testu juridikoak itzultzen ditu (erregelamendu, direktiba eta erabaki-proposamenak), bere kasuan, gaztelaniara ingelesetik; aitortu digunez, "beste hizkuntzetatik edo beste hizkuntzetara itzultzeko beharra" ere egoten da, "baina oso gutxitan gertatzen da hori". Aitortu digu, berak han dagoeneko "hiru aldiz itzuli" dituela euskarara testuak.

Harrigarriena: itzultzaileek ezin dituztela zuzentzen ari diren testuen okerrak zuzendu! Zergatik? Ba, hori ere kontatu digu Leire Segura Europar Batzordeko itzultzaileak. Badu bere azalpena, jakina: "kontua da Batzordean normalean ingelesetik beste hogeita hiru hizkuntzetara itzultzen ditugula araudi guztiak hogeita lau hizkuntza ofizialetan egon daitezen. Orduan lehentasuna hizkuntzen arteko koherentzia da (...) Nik zuzentzen badut, kroaziarrak ez zuzentzea erabakitzen badu, eta frantsesa ez bada akatsaz ohartzen, imajinatu ahal duzu ze nolako nahasketa izango litzatekeen!"