Itxi

Baipasa

'Nola gorde errautsa kolkoan'

Miren Agur Meabe, 2021eko Espainiako Poesia Saria

Lierni Ibargutxi | EITb Media

"Nola gorde errautsa kolkoan" Susa argitaletxearekin kaleratutako lanagatik jaso du saria.

  • Miren Agur Meabe

    Miren Agur Meabe

    6:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola gorde errautsa kolkoan (Susa) lanagatik 2021eko Espainiako Poesia Saria jaso du saria Miren Agur Meabek. Espainiako Kultura Ministerioko deiak sukaldean ari zela harrapatu duela esan digu eta poz-pozik, belaunak dardarka, semea besarkatu eta pasiloan duen familiaren argazki zuri-beltz bati musu eman dio. Eta jakin arren hautagaien artean zegoela, aitortu digu inoiz ez dela espero norberaren lanak behar besteko merezimendua izango duenik. Eman play eta entzun bere hitzak!