Baipasa
GURE HARIA
Lasaitzen gaituzten soinuak
Itziar Alduntzin | EITb Media
Euri tantek, su txinpartek, olatuen joan-etorriak...badira hainbat soinu gugan efektu lasaigarriak dituztenak.
-
Euri tantak
31:22 min
Egun euritsu batean euri tantek kristalaren kontra jotzen dutenean lasaitu egiten gara.
Su txinparten soinuak ere gugan efektu bera lortzen omen du.
Nor ez da lasaitu itsasoan olatu soinuarekin...Bada, horiek denak banan-bana aztertu ditugu.
Euriaz aritu gara euria maite duen eguraldi aditu batekin: Arnaitz Fernández meteorologoarekin. Suaz aritzeko Ekainberriko gida hezitzailea den Aitziber Gorrtxategiri hots egin diogu. Sua nola pizten den eta suak gizakiarentzako suposatzen duenaz hitz egin digu lasaitu arte.
Soinuak gugan duten boterea ere ongi asko ezagutzen duen soinu aditu batengana jo dugu. Aditua soinuak sortzen jendea lasaitzeko: Julen Apezetxea, soinuterapia egiten du berak.
Eta amaitzeko Maite Blancok psikologoarengana jo dugu ulertzeko zergatik diren soinu batzuk hain lasaigarriak guretzako.