Baipasa
Gure haria
Bat, bi, hiru…
Tere Beloki | EITB Media
Neurtu eta kontatu litezkenak gaur "Baipasa"n Mont Blanc mendiaren azken neurketak bi metro gutxiago dituela jakin ondoren.
-
Betiko neurgailua
30:57 min
Bi urtez behingo neurketa egiten aritu da geometra adituak izeneko elkartea Europako sabaian eta jakin dutenez azken zortzi urteetan bi metro txikitu da Mont Blanc mendia.
4.810 metro zituen 2013an eta gaur egun, 4.808. Berez, mendi tontorreko haitza 4.792 metrotan omen dago , hortik gorakoa izotza eta elurra du Mont Blanc.ek.
Nola jakiten dute hori geometrek? Galdera horren erantzuna eman digu Karmele Artanok. EHUko Gasteizko ingeniaritza eskolan geomatika eta topografia saileko kidea da bera.
Behin galdetzen hasita olatuak nola neurtzen diren ere jakin nahi izan dugu eta Oier Bartolome surfalariak kontatu digu itsasoko boia neurtzaileek egiten duten lana.
Izarrak nola eta zergatik kontatzen dituzten azaldu digu bestalde Naiara Barradok, EHUk Bilbon duen ingeniaritza eskolako zientzia planetarioko ikertzaileak.
Zerura begira jarri garenez, urte sasoi honetan Lizarrietako lepoan hegazti migratzaileak kontatzen aritzen diren CEPAL elkartekoen lanaz aritu zaigu Peio Gaztedi Hordago ostatuko langilea.
Eta kristikin hots artean kontatu dizkigu Gotzon Poza koreografoak erritmoaren bozgorazko kontaketaren nondik norakoak.