Itxi

Baipasa

Gure Haria

Gau Beltza: urteko gaurik beldurgarriena... ala dibertigarriena?

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Ikerlariek diote izutzen gaituzten istorioak gure inguruneari buruz eta gure buruari buruz ikasteko tresna erabilgarriak direla.

  • Gau Beltza

    Gau Beltza

    40:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eta gehiago dena: beldurrezko istorioak gustuko izateak munduan dauden benetako gauza beldurgarriei aurre egiteko balioko ligukeen afizio bat dela diote Chicagoko Unibertsitateko ikerlariek, aeon agerkari digitalean irakurri dugunez. Egia esan, beldurrezko zinema maite dutenak gero eta gehiago dira, Jon Ruiz zaleak azaldu digun moduan eta, duela gutxira arte haurrentzako festa bat izan arren, gero eta gehiago dira, baita ere, Halloweenerako mozorroak erosten dituzten helduak, Edurne Cuadrado Iruñeko La Máscara mozorro-dendako langileak kontatu digun moduan. Ugutz Basaurirekin Bergarako Gau Beltzaren historian murgildu gara eta Oier Iruretagoienak beste modu bateko fantasma bat ekarri digu: San Telmo Museoan erakusgai duen San Sebastian eta Fantasma erakusketakoa, hain zuzen ere. Sakatu play eta entzun osorik kontatu dizkigutenak!