Baipasa
Espekulatzen
Ane Abarrategik "Pandemia Glosarioa" aurkeztu digu
Itziar Alduntzin | EITb Media
Pandemian sortu diren hitz berriak bildu dituzte eta horien berri eman digu Ane Abarrategik. Izendatzen ez dena ez da existitzen eta pandemia honek egoera berri asko sortu dituenez izena jartzea da komenigarriena.
-
Ane Abarrategi
14:12 min
Pandemiak egoera berriak ekarri ditu eta denek izen bat behar zuten bestela ez liratekeelako esistituko. Ane Abarrategik esan digu jendeari eskatu ziotela Pandemia Glosario bat osatzeko hitz proposamenak egiteko. Hauek atera dira:
Nose Spreading (sudurra maskarilatik kanpo uzten dutenak) ;
Airgasmoa (maskarila kenduta sentitzen dugun plazera izendatzeko);
Coronablues (Coronavirus garaiak utzi duen tristura izendatzeko);
Covid Enpoiloiak (Covidaz dena ikasten ibili direnak izendatzeko)...
Badira hitz gehiago, ehundik gora biltzea lortu baitute: Pandemier, Dinero Gratis, Invernadero Cosechero, Mascarrilla, Negocionista, Balconazi, Paseanta, Pasotista…
Batzuk pandemiaren arkeologia dira dagoeneko, birusa kontrolatzeko neurrietara egokitzeko moduari erantzuten diotelako, eta neurri horiek ere aldatu egin dira.
Beste batzuk, berriz, badirudi beti egon direla hemen. Lexiko berri honek erakusten diguna aztertzen aritu gara Baipasan. Jendeak asmatutako hitz berriek, besteak beste, erlazionatzeko modu berriez hitz egiten digute, ohitura berriez, polarizazioaz, zaintzaren krisiaz, teknologiek gure bizitzan duten presentziaz.
Ane Abarrategiri galderak egin dizkiogu eta berak galderekin erantzun digu, espekulatzea gustatzen zaiolako.