Itxi

Baipasa

Gure haria

Maiteminez

Tere Leboki | EITB Media

Arrain munduari maiteminez heltzeko bidea eman digu HAZIk Euskadin arrainen kontsumoa gehitzeko egin duen kanpainak.

  • Arrain kontsumoa gehitzeko HAZIk egin duen kanpainako iragarki bateko irudia

    Arrain kontsumoa gehitzeko HAZIk egin duen kanpainako iragarki bateko irudia

    38:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Herri  eta auzoetako arrandegietako arrain kontsumoa jeitsi egin da azken 10 urteotan eta joera horri  irtenbidea emateko jarri du martxan sektorearen eskariz kanpaina bat HAZIk, landa , itsasertz eta elikagaien erakunde publikoak iragarki deigarri batzurekin.  Arrain saltzaileen errealitateaz aritu zaigu Eli Aranbarri, Ondarroako arrain erosleen elkarteko ordezkaria.

Euskal sukaldaritzan horren maitatua den jakiaz hizketan jarraitu dugu Igor Zalakainekin, ARZAK jatetxeko laborategiko sukaldari eta ikertzailearekin. Arrain pieza osoez gain, arrain munduko beste produktu batzuri buruz aritu zaigu, besteak beste,  "cola de pescado"z.

Gelatinazko sustantzia hau igeriketa sinkronizatuko kirolariek ere erabiltzen dute ileari eusteko. Maite zufiriak eman digu mundu horren berri. Etxebarriko Urbarri igeriketa sinkronizatuko zuzendaritzako kidea da bera.

Eta arrainetatik eratorriko produktuen zerrendan erantsi dugu  Mundakako Barna lantegian egiten duten arrain irina. Josebe Erdaidek, bertako kalitate arduradunak azaldu digu nola egiten duten arrain irina.