Itxi

Baipasa

ERTZAK

Informazio, adierazpen eta lan eskubideen kontrako ziber erasoak kazetaritzan

Marijo Deogracias | EITB Media

Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakaslearekin aritu gara "El Salto" eta "La Marea" agerkari digitalek jasan zuten ziberrerasoaren inguruan eta kazetariak jomuga izateaz.

  • El Sato eta La Marea

    El Sato eta La Marea

    13:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Demokraziaren erabateko mespretxua dago". Hala adierazi eta azaldu digu Leire Iturregui kazetaritza irakasleak. Joan zen astean La Marea eta El Salto agerkarien kontra ziberrerasoa egon zen 15 orduz eta EHUko irakaslearen iritziz, informazio eskubidearen, adierazpen askatasunaren, enpresaren eta lan eskubidearen kontrako erasoa izan zen. "Aipatutako eskubide horien mespretxua, baina baita aniztasun ideologikoaren kontrakoa, prentsa askatasunaren kontrakoa... Beraz, eztakit eraso ideologiko edo zuzenean demokraziaren kontrako eraso bezala planteatu ahalko genukeen", gehitu du.

Hausnarketa egin digu komunikazio sistemaz eta kazetaritzak eragiten duen deserosotasunaz. Eta anonimotasunean egiten diren eraso horiei aurre egiteko ezinbestean komunikabide "sistema indartsu bat" beharko litzateke eta "justizia behar bezala funtzionatzea".

Tartean, gainera, aukera izan dugu irakurketa gomendio bat jasotzeko ere: Marie Calvin kazetariari buruzko Lindsey Hilsum-ek idatzitako biografia.