Itxi

Baipasa

Artiach eta zinema eskola

Bilboko zinema eskolara bisita egin dugu, Artiach galleta fabrikaren bulegoetan

Orain urte bi ireki zituen ateak Olabeaga auzoko eraikinak. 40 urtez itxita egon zen, baina gaur egun Bilboko zinema eskola hartzen du. Gorde ditu orduko ezaugarri arkitektonikoak eta hainbat apaingarri, tartean, Artiachen harmarria beirategietako batean.

  • Bilboko zinema eskola, Deustuko erriberan.

    Bilboko zinema eskola, Deustuko erriberan.

Amara Mosteiro Bilboko Zinema Eskolako zuzendarietako bat da. Deustuko erriberan, Olabeaga auzoan dago eskola. Garai batean Artiach galleta fabrika egon zen lekuan, eraikinean. Lantegiaren bulegoak hartu zituen eraikinean, zehazki. Haren aztarnen bila egin dugu bisita eskolara. Denboran atzera egin eta zuri-beltzeko filma osatu dugu.