Itxi

Baipasa

ERTZAK

Iaz baino kazetari gehiago espetxeratu dituzte mundu osoan 2021ean

Leire Iturregui kazetaritza irakaslearekin aztertu dugu Mugarik gabeko Erreportariek egindako urteko balantzea: % 20 hazi da era arbitrarioan espetxera bidali dituzten kazetarien kopurua, emakume nahiz gizon.

  • Espetxeratutako emakume kazetarien kopurua hazi da. Irudia: RSF.

    Espetxeratutako emakume kazetarien kopurua hazi da. Irudia: RSF.

    12:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

488 kazetari espetxeratu dira 2021ean era arbitrarioan. Mugarik gabeko kazetarien elkartearen arabera, iaz baino % 20 gehiago. Espetxeratutakoen artetik 60 emakumeak dira. Izan ere, atxilo hartutako kazetari emakumeak ere gehiago izan dira aurten. Leire Iturregui EHUko irakaslearekin aztertu dugu txostena. Eraildako kazetariak iaz baino gutxiago izan dira 2021ean; hala ere, 46 profesional hil dira, erdiak bake guneetan.

Urteko balantzeekin jarraituta, Prentsaren Madrilgo elkarteak ere kaleratu du berea, informazioaren profesionalen lan baldintzen ingurukoa: Behera egin du kazetarion langabeziak, baina prekarizatutako sektorea izaten segitzen du. "APMk inkesta egiten du kazetari eta komunikazio alorrean dabiltzanen artean", kontatu digu Iturreguik; "haien arabera, profesioaren arazo nagusiak... lehen hirurak: soldata baxuak; hedabideen independentzia falta; prekarietateak gora egin duela".