Baipasa
Ertzak
2021aren bost lerroburu zerrendatu dizkigu Ander Errastik bere urteko azken tartean
Peru Arregi | Eitb Media
Pandemia garaian ezarritako neurriek autogobernuan eta askatasunaren definizioan izandako zeresana, besteak beste, Errastik hausnartu nahi izan dituen kontuen artean.
-
AEBetako Kapitolioaren erasoa
17:08 min
Plazer bat da beti guretzat Ander Errasti gurean izatea. Oraingoan gainera Donostiako gure estudioetara gerturatu da. 2021aren hasieran, Estatu Batuetan, kapitolioan gertatutakotik hasi eta covid pasaportearen derrigortzearen ezarpenerarte. Bost puntutan laburtzea "ez dela erraza izan" dio Errastik, baina bost puntu mardul izan dira. Eta kanpo gelditu diren batzuk ere aipatu dizkigu... genero berdintasuna edo inteligentzia artifizialak demokrazian duen eragina, esaterako.