Itxi

Baipasa

ERTZAK

"Galdera gabeko prentsaurreko bat ez da prentsaurreko bat"

Rajoyren plasma, Sanchezen filtratutako galderak, Trumpen debekua CNNri... Salbuespenak dira ala orokortzen ari diren joerak? Leire Iturregui kazetaritza irakaslearekin izan dugu gaia hizpide urteko lehenengo #ertzak tartean.

  • Pedro Sanchez, "prentsa konferentzia" adierazten duen kartelaren aurrean

    Pedro Sanchez, "prentsa konferentzia" adierazten duen kartelaren aurrean

    16:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pedro Sanchezek abenduaren 29an egindako prentsaurrekoan sei komunikabideri bakarrik eman zien galdera bat egiteko aukera. Jarrera hori salatu du Prentsaren Madrilgo Elkarteak, eta adierazi du: "galderak egiten dituzten bitartekoen aukeraketak ekitate eta aniztasun irizpide publikoei erantzun behar die. Bestela, prentsa-askatasunerako eskubidearen urraketa gerta liteke, eskubide demokratikoekiko errespetu gutxi duten erregimenen berezko jarrerarekin". Hala azaldu digu Leire Iturregui kazetaritza irakasleak EHUn.

Iturreguiren ustez, "ezkutuan, sakonean, prentsarekin egon beharko litzatekeen harreman horretan naturaltasun falta bat dago. Ez dagoela barneratuta prentsa ezinbesteko aktore bat dela demokrazia osasuntsu baterako. Eta kazetaritza lanarekiko errespetua agintean daudenek izan beharreko oinarrizko jarrera beharko luke".

Urte berria kazetaritzaren garrantzia azpimarratuz hasi dugu #ertzak tartean Baipasan!