Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Ametsak infinituak dira?

Aloña Beraza | EITb Media

Urtean 1.500 amets izatera irits gaitezke, eta batzuk sarri errepikatzen dira. Amets goxoen eta gaiztoen esanahia ezagutu dugu gaur.

  • Amesteaz, ametsez eta ametsetan aritzeaz hitz egin dugu gaurko saioan

    Amesteaz, ametsez eta ametsetan aritzeaz hitz egin dugu gaurko saioan

    39:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egunero-egunero amesten omen da, nahiz eta batzuk iratzarri ahala ahazten diren, eta, urtean, norberak 1.500 amets inguru egin ohi ditu, batez beste. Ametsak zer diren, bakoitzaren esanahiaz eta amesteaz aritu da gurean Aingeru Oiartzabal psikologoa.

Bestalde, Gabonetan Donostiako Tabakaleran jarritako ametsen makinak zein emaitza eman dituen azaldu digu Ibai Zabaletak, Tabakalerako Medialab laborategiko koordinatzaileak.

Amets gaiztoak zein amets gozoak izan ditugu hizpide gaurko saioan. Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eman ditu amets goxoak izateko giltzarriak.

Ametsak egi bihur daitezen lanean dihardu buru-belarri Markel Oiarzabalek. 21 urterekin, dagoeneko, Ostadarraren Musua haurren meditaziorako liburua eta Amaia gidoi-liburua argitaratu ditu. Amesteaz eta ametsak lortzeko egin beharreko bideaz aritu da gaur Oiarzabal Baipasan.