Baipasa
ERTZAK
Lan erreformaren bozketan gertatukoak sistema parlamentarioaren egonkortasuna zalantzan jarri du
Marijo deogracias | EITb Media
Ander Errasti etika eta filosofia politikoko irakasleak azaldu digunez, legebiltzarren prozeduraren kontra jo dute Espainiako kongresuko diputatu bik, denen artean onartutako arauen kontra joz, parlamentuaren beraren zilegitasuna zalantzan jarriz.
-
Espainiako diputatuen kongresua, lan errreformaren bozketaren egunean
14:01 min
Lan erreformaren legearen bozketa egin zen Espainiako diputatuen kongresuan. UPNren parlamentario bik euren alderdiaren agindua ez zuten bete: alderdiak esandakoaren kontra bozkatu zuten. Nolabaiteko transfugismo horrek parlamentuaren beraren funtzionamendua zalantzan jartzea ekarri du. Batetik, indarrean dagoen ordezkaritza parlamentarioak zerrenda itxien ordezkaritza duelako; beraz, alderdiek eurek erabakitzen dute parlamentuan zer bozkatu eta parlamentario bakoitzaren botoa alderdiaren erabakiari lotua dago. Bestetik, era horretara jardutea denen artean hartutako araua delako eta arau hori ez errespetatzea parlamentuaren beraren zilegitasunaren kontra jotzea delako.
Hori guztia azaldu digu Ander Errasti etika eta filosofia politikoko irakasleak Bartzelonako unibertsitatean, modu garbi batean eta, betiko legez, puntuz puntu.