Baipasa
ZIENTZIA
Silanoak azkartu egiten du hidrogenoa ekoizteko prozesua
Jon Mattin Martxain Kimika Teorikoko Taldeko ikerlariak azaldu digu nola lortu duten hidrogenoa sortzeko prozesua azkartzea. EHUko Fakultatean Miguel Huertos ikerketa taldekoekin egindako elkarlanaz ere hitz egin dugu.
-
hidrogenoa
13:03 min
Hidrogenoa erregai gisa erabiltzeko arazo bi planteatzen ditu: sortu egin behar da eta gordetzeko ahalmena izan. Lehenengoari, ekoizpeari, heldu dio Jon Mattin Martxain ikerlariak #zientzia ren tartean. Hasteko, hidrogenoa (H2) erreakzio kimiko ala elektrokimikoen bidez sortzen dela azaldu digu; alegia, hidrolisiaren bidez ur molekulak apurtzeko eta hidrogeno atomoak banatuta H2 erabilgarria lortzeko. Prozesu horretan, katalizatzaile gisa, EHUko Kimika Fakultateko Miguel Huertosen ikerketa taldean "silanoak" aukeratu zituzten, silizioa duten molekulak eta horri esker, baieztatu ahal izan dute, hidrogenoa lortzeko prozesua azkartu daitekeela.
Zientziaren mundu liluragarri honetan, kimikari sentitu nahi izatera, entzun Baipasa!