Baipasa
Walk On The Basque Side
Eltziegoko jazz altxorra erakutsi digu Vanessa Sanchezek
Garazi Urdanpilleta | EITB Media
Arabako Errioxan, Eltziegoko udal liburutegiaren goialdean Juan Claudio Cifuentesen 10.000 binilo eta CD baino gehiagoko jazz bilduma dago, eta bertara eraman gaitu Vanessa Sanchezek "Walk On The Basque Side" tartean.
-
Eltziegoko irudi bat
18:11 min
Arabako Errioxan, Eltziegon, jazz altxor izugarria dago. Bertako udal liburutegia dagoen eraikinaren goialdean 10.000 binilo eta cd baino gehiagoz osatutako bilduma dago. Vanessa Sanchezek bertara eramangaitu "Baipasa" saioko Whatever tartean.
RNE irrati kateko "Jazz porque Sí"eta TVEko "Jazz entre amigos" saioan gidatzen eta zuzentzen zituen Juan Claudio Cifuentesna zen bilduma hori, hain zuzen. Cifu Parisen jaio arren, espainiar erbesteratuen familia batean, Eltziegon pasatzen zituen uda asko. Hain une goxoak pasa zituen Arabako Errioxako herri horetan, bere altxorrik preziatuena bertan dagoela. Bere bizitza nagusia Madrilen egin zuen. Lana eta berak sortutako familia Madrilen zituen. Bere bi alabetako bat Sopelan bizi da, euskaldun batekin ezkonduta dago eta Cifuren suhi Jon Redondok lagundu dio Vanessa Sanchezi bilduma berezi horri buruz hitz egiteko.