Baipasa
Elkartasuna
Javi Gonzalez: "Urtero joaten gara Saharako Maratoira. Lasterketarena aitzakia da, laguntzera goaz"
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Urtero-urtero eusten diote Saharako Maratoiaren hitzorduari. Euskal Herriko taldetxo bat joaten da lasterketaren aitzakiarekin bertako errefuxiatu kanpamendu batera laguntza eskaintzera. Javi Gonzalez zornotzarra da bidaiari horietako bat, eta aireratu aurretik berarekin hitz egin dugu.
-
Saharako basamortuaren artxiboko irudi bat
12:49 min
Javi Gonzalez zornotzarraren eskutik ezagutu ditugu Saharako Maratoiaren atzean ezkutatzen diren xehetasunak. Lasterketaren nondik-norakoak azaldu dizkigu, baina kirol-erronkaz haratagoko kontua dela aitortu du. "Lasterketa aitzakia bat da urtero-urtero errefuxiatuen kanpalekura joan eta bertakoei laguntza humanitarioa eskaintzeko", azaldu du Gonzalezek.