Baipasa
Martxoak8
M8 indarrak hartzeko eguna, batzekoa, ospatu, hausnartu eta eskatzekoa, aldarrikatzekoa
Marijo deoracias | EITb Media
Ana Galarraga, Yayone Altuna eta Leire Iturregui izan dira gurean Martxoak 8aren inguruko hausnarketak partekatzen.
-
Ezkerretik hasita: Leire Iturregui, Ana Galarraga, Olaia Urtiaga eta Yayone Altuna.
38:34 min
M8 indarrak hartzeko eguna, batzekoa, ospatzekoa, hausnartzekoa, baina baita eskatzekoa, aldarrikatzekoa. Hala adierazi digute Baipasaren hiru kolaboratzaile Ana Galarraga, Yayone Altuna eta Leire Iturreguik. Besteak beste, gogoratu dute abokatuen esparrua estereotipoz beterik dagoela, zientzian emakumeek bi aldiz erakutsi behar izan dutela euren balioa eta gatazka-kazetaritzaren esparruak oso maskulinoa izaten jarraitzen duela.
Azpimarra jarri dute gazteenek, filtro barik, berdintasun politikak beharrezko ez direla aitortzen dutela eta paritatea goi mailako karguetan oraindik oso urruti dagoela.
Horregatik guztiagatik M8 egunerokotasunera eraman behar da, betaurreko moreak egunero jantzi behar ditugu.