Baipasa
IBILBIDEAK
Soinuaren eta arkitekturaren arteko harremanaz Iñigo Ocamica
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Soinu kalitate ona jasotzeko ezinbestekoa da lokalizazioa akustikoki egokitzea. Auditorioetako adibideak ekarri dizkigu Iñigo Ocamica arkitektoak, eta etxeetako isolamendu sistemak ere aipatu ditu.
-
Auditorioek soinua egokitzeko zein baliabide erabiltzen dituzten azaldu du Iñigo Ocamica arkitektoak
15:53 min
Iñigo Ocamica arkitektoarekin soinuaren eta arkitekturaren arteko harremanaz hitz egin dugu. Kontzertu bat entzuterako garaian auditorioak edota antzokiak nola prestatzen diren azaldu du. Donostiako Kursaal auditorioari buruzko hainbat bitxikeria aipatu ditu. Izan ere, garrantzitsua da eraikina moldatzea egoeraren arabera: auditorioa entzulez gainezka egon, ala ikusle gutxirekin egon, bezeroak berdin-berdin jaso behar baitu musika, era egoki batean. Horretarako erabiltzen diren teknikak azaleratu ditu: gortinak, sabaiaren mailak eta eserlekuak, esaterako.
Bestalde, etxeetan bizilagunen soinuak ez entzuteko egin daitezken moldaketak edo egokitzapenak aipatu ditu.