Baipasa
Gure haria
Udalekuen geografia
Tere Beloki | EiTb Media
Udaleku-herriz udaleku-herri ibili gara "Baipasa"n.
-
Euskal Udalekuak Abaigarren
35:12 min
Nola kudeatzen da udan herria haurrez betetzea? Batzuetan, negu partean ere joaten dira haurrak udaleku-herrietara. Udalekuek ematen dutenaz eta kentzen dutenaz aritu zaizkigu MIREN URIA Bernedoko bizilaguna, MIRIAM GUTIERREZ Zuhaiztietako EL DISKO tabernakoa eta MIKEL LASARTE Etxarriko kontzejuko zinegotzia eta Arotzenean bertan jaiotakoa. Txanponak bi alde dituela onartu digute hirurek baina udalekuek ematen izan diena nabarmendu nahi izan dute.
Jarrai genezake Euskal Herriko udaleku herrien mapa osatzen baina nahiago izan dugu udalekuetako antolatzaileei edota begiraleak prestatzen dituztenei galdera egitea. Eta bi baldintza horiek betetzen ditu URTXINTXA begirale eskolak. AINHOA EPALZA, heziketa aktiboko koordinatzailea da Urtxintxan eta gure harian hartu du parte.