Baipasa
ELKARRIZKETA
Laborategiko haragia nola sortzen den azaldu digu Leire Casas biologo eta biokimikariak
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Leire Casas biologoa eta biokimikaria da Lovainan (Belgika) eta Peace of meat enpresan egiten du lan. Animaliengandik zelulak lortzen dituzte gero laborategian zelula horiekin bestelako elikagaiak sortzeko. Mundu mailako lasterketa argia da: ea nork merkaturatzen duen laborategian egindako txuleta.
-
Peace of meat enpresan ari da lanean Leire Casas biologo eta biokimikaria
14:11 min
Hiru urte daramatza Lovainan (Belgika) bizitzen Leire Casas biologo eta biokimikari lizarratarrak. Animaliengandik zelulak hartzen dituzte, eta zelula horiek gero laborategian zaindu egiten dituzte ondoren proteinak edota gantza lortzeko. Gero eta gehiago dira haragirik gabeko haragiaren produkziora batzen ari diren enpresak eta mundu mailako industria honetan lasterketa argia da: ea nork merkaturatzen duen lehenengo laborategian egindako txuleta. Etorkizuna industria honetan dagoela aitortu du.