Baipasa
ERTZAK
"Gerra kazetaritza, eta gerra bera, oso maskulinoa da"
Emakume kazetariak gatazka-lekuetan ertz asko dituen gaia da eta hala erakutsi digu Leire Iturreguik, EHUko kazetaritza irakasleak.
-
Ane Irazabal Egipton, Udaberri Arabiarraren berri ematen. Argazkia: Goiena.eus
15:11 min
2011n emakume kazetarienganako eraso matxisten inguruko eztabaida sortu zela kontatu digu Leire Iturregui, EHUko kazetaritza irakasleak. "Udaberri arabiarraren testuinguruan, Egiptoko Tahrir plazan, CBSko kazetari Lara Logan eraso egin zuten. Eraso hori albiste izan zen, eta eztabaida ere zabaldu zen". Hala gogoratu du Iturreguik, zalantzan jarri duen arren, eztabaida sakona edo modu egokian egin ote zen. Izan ere, Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak mezua bidali zien hedabideei eskatzen emakume kazetariak bidal ez zitaten Udaberri Arabiarra kubritzera.
Hala ere, izan badira gatazka lekuetan aritzen diren emakume kazetariak eta horiek ere gogoratu ditu Iturreguik gaurko #ertzak tartean.