Baipasa
ELKARRIZKETA
Jon Etxezarreta Ekinbide GKEko suhiltzaileak azaldu digu Afrikara bidali duten kamioia iritsi dela Bufatara
ALOÑA BERAZA | eitb media
Ibilgailua portutik atera bezain laster joango dira Ekinbideko bost boluntario Bufatara, bertako herritarrei formakuntza saioak ematera.
-
Jon Etxezarreta suhiltzailea eta Ekinbide GKEko kidea
10:56 min
Ekinbide GKEa 2020an sortu zuten lankide batzuen artean, lantegitik baztertzen dituzten materialak behar handiko herrialdeetara bidaltzeko. Jon Etxezarreta suhiltzailea Ekinbideko kidea da, eta azaldu digu lehenengo proiektuarekin dabiltza buru-belarri. Donostiako suhiltzaileen parketik 24 urteko kamioi bat erretiratu dute, eta Ekinbideko kideek kamioia konpontzea erabaki dute gero Bufatara bidaltzeko. Iritsi da ibilgailua Afrikara, eta maiatzaren 9an Ekinbideko bost kide joango dira formakuntza saioak ematera.