Baipasa
ZIENTZIA
Orientazio sexuala gene konkretu batekin lotuta ez dagoen arren, jaio aurretik genetikoki markatuta dago
Marijo deogracias | EiTb Media
Aitzol Garcia Etxarrirekin aritu gara orientazio sexualak eboluzioarekin eta genetikarekin duen loturaz. Bikote homosexualak egoteak espeziearen biziraupenari laguntzen dio eta, zientziak argitu bezala, orientazio sexuala ez du gene bakar batek determinatzen.
-
orientazio sexuala; irudia, Wikipedia
15:06 min
Gabriel J. Martin psikologoaren "Quiérete mucho, maricón" liburutik abiatuta, homosexualitatearen eta, oro har, orientazio sexualaren inguruan aritu zaigu Aitzol Garcia Etxarri, zientziaren tartean. Eboluzioaz eta genetikaz aritu zaigu eta nola zientziak erakutsi duen orientazio sexuala gene mordo batek determinatu dezakeela, baina inondik inora ez, gene bakar batek.