Itxi

Baipasa

Gure Haria

Publizitate oso deigarriak

Itziar Alduntzin | eitb mEDIA

Arreta eman diguten publizitate ezberdinen egileekin hitz egin dugu.

  • Gurin-opila opari

    Gurin-opila opari

    38:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izaro abeslariak limoiak banatu zituen bere Limones En Invierno diskoa iragartzeko, oso modu deigarria benetan disko bat aurkezteko. Nongo limoiak ote ziren galdetuz hasi eta limoiondoak Euskal Herrian zer moduz egiten ote diren galdetzera pasa gara. Arantxa Lopetegiren Altzagako Etxeberri baserrian hazten dira limoiak. Ongi asko azaldu digu nola zaintzen dituen.

Publizitate deigarria baldin bada limoiak banatzearen kontua, ez zaigu eskasagoa iruditu gurin-opil bat bidaltzearena. Levering Studio Bilboko ikus-entzunezkoen sortzaileek hori bidali zioten bezero bati. Bezeroa ere ezagutu dugu nahiz eta misterioa bukaerara arte ez dugun argitu; Hori baino lehen, zergatik bidali ote zioten jakin nahi izan dugu ekoiztetxera bertara deituta.

Zea Maysi garagardo bat eskaini zion Basqueland garagardo-etxera deitu dugu ondoren. Goren Alkiza bertako komunikazio arduradunak Atera diskoaren izen bereko garagardoa nola sortu zen azaldu digu. Publizitatea nork nori egin zion esan digu.

Eta azkenean, amaitu dugu elkarrizketa-hari hau sortzeko aitzakia eman digun protagonista nor den argituz. Josu Bergara kantari eta Burutu Komunikazio eta Publizitate-Agentziako sortzaileari bidali zioten gurin-opila, notarik gabe eta QR kode bat bakarrik zeramala. Berak kontatu digu nola izan zen publizitate deigarri hau jaso zuen unea; Bidenabar azaldu du beraiek Burutu-n  nola sortzen dituzten besteentzako iragarkiak.