Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Toki sekretu asko ezagutzen dituzue?

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Donostiako The Blind Pig speakeasy-tik hasita toki sekretuak ezagutu ditugu "Baipasa"n. Parisko Lavomaticen izan gara, baita Barakaldoko lorategi ezkutuan, eta Zizurkilgo Akezko errotan ere bai.

  • Parisko Lavomaticera eraman gaitu Olatz Simon lankideak

    Parisko Lavomaticera eraman gaitu Olatz Simon lankideak

    31:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sekretuak maite ditugu "Baipasa"n, eta sekretu horiek lekuekin lotura badute are gehiago. Munduan zehar badira txoko ezezagun ugari, gertukoren batek eraman ezean ezagutzen ez diren horietakoak. Olatz Simonek Parisko Lavomaticera eraman gaitu, kanpotik garbigailuak ikusten dira, baina barrura sartu eta taberna batean zaudela konturatzen zara.

Euskal Herrian ere badira txoko ezkutuak, tartean, Barakaldoko lorategi botanikoa. 60.000 m2 dituen lorategia da, baina sekretupean gordeta dagoela dirudi; askorentzat toki ezezaguna da-eta. Hala kontatu digu Izaro Zelaiak, Naturolako monitoreak.

Gipuzkoan ere bada halakorik. Zizurkilgo Akezko Errota non dagoen jakin dute duela gutxi herritarrek, erroten egunaren aitzakiapean, errota txukundu eta herritarrentzat ikusgai jarri baitzuten maiatzaren 7an. Joxin Azkue Hernandorena Kultur Elkarteko kideak azaldu digu nolakoak izan diren Akezko Errotaren konponketa lanak, eta errotak ezkutatzen dituen sekretuak ere kontatu dizkigu.