Baipasa
GURE HARIA
Jasangarritasuna modaren industrian, nola?
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Garberako GK Green Fashion Pop Up proiektua, KOT.eus etxea, Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkartearen Ber4 egitasmoa eta BioDesign Centerreko alga tailerra hizpide gaur, "Baipasa"n.
-
Jasangarritasuna modaren industrian, nola?
34:36 min
Donostiako Garbera Merkataritza-gunean GK Green Fashion Pop Up proiektua dago martxan, bertan tokian tokiko zazpi marka ezagutzeko aukera dago, guztiak moda jasangarritasunaren ingurukoak. Laura Chamorro San Sebastian Moda Festibaleko zuzendariak azaldu digu start up txikiei ikusgarritasuna emateko balio dutela halako ekimenek.
Marka txikiak ezagutzen KOT marka ere ezagutu dugu saioan. Katixa Arteaga da KOT markako diseinatzailea, eta berarekin aritu gara etxeak erabiltzen dituen material jasangarrien inguruan hizketan.
Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak ere abian du berrerabiltze, berreskuratze eta berrantolatze prozesu bat: herritarrek emandako galtza prakekin mantalak egingo dituzte. Natalia Mora-Gilek Natalietta denda du Zumarragan, eta merkatari elkarteko kidea ere bada. Elkartearen proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta bere dendako jarduna azaldu digu.
Jasangarritasunaren aldeko apustuan BioDesign Centerrek badu zeresana. Tailerrak antolatzen dituzte, eta horien artean da algatik ateratako alginatoa izeneko materialarekin egiten dutena. Alga tailerra du izena, eta nolakoa izango den azaldu digu Irati Retolazak, BioDesign Centerreko teknikariak.