Itxi

Baipasa

ERTZAK

Estatu antolaketez eta hiritarren eta erakundeen arteko loturak hizpide Ander Errastirekin

Marijo Deogracias | EiTb Media

Estatu espainiarrak erkidegoetan egin barik laga dituen inbertsioak direla eta, estatu-eredu zentralistak, federalistak eta konfederalak egiten duten baliabideen banaketaz aritu gara Ander Errastirekin.

  • Espainiako gobernua

    Espainiako gobernua

    12:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu espainiarrak erkidego autonomikoetan inbertitzeko zuenak eta benetan inbertitu duenak agerian utzi ditu zer nolako aldeak dauden batzuen eta besteen artean. Katalunian aurreikusitakoaren herena baino ez du inbertitu; Euskal Autonomia Erkidegoan, erdia baino ez; Nafarroan %66a. Madrilgo erkidegoan, aldiz, aurreikusitakoaren bikoitza. Gaiak baditu bere ertzak eta Ander Errastirekin aritu gara autogobernuaz eta lurralde botere banaketaz, estatu antolaketa ereduez, hiritarren eta erakundeen arteko loturez eta autogobernuaren funtsean dagoen aniztasun politikoaz.