Baipasa
GURE HARIA
Herriko jaietako must-ak
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Furgofarra, elektrotxaranga, atrakzioak eta goitibeherak antolatzeaz gain, zer gehiago behar da herriko festak antolatzeko? Zein doinu datorkizu burura herriko festak aipatzean?
-
Furgofarra, elektrotxaranga, atrakzioak eta goitibeherak. Zer gehiago behar da herriko jaietarako?
33:01 min
Uda badator, eta bi urteko geldialdiaren ondoren iritsi dira herrietako jaiak. Goiztiarrenak honezkero ospatu dituzte lehenengo festak, beste askoren lekuko izango gara uda denboraldian. Baina, zeintzuk da herriko jai guztietan errepikatzen diren elementuak?
Garai batean txarangak zirenak orain elektrotxaranga ere bihurtu dira, hala kontatu digu Mikel Ramirezek, Burrunba elektrotxarangako kideak. Bidasoako taldeak Euskal Herri osoan barna egingo du ibilbidea uda honetan ere bai, kaleak girotzen eta herrietako txokoetan burrunba sortzen.
Parranda hasi aurretik sabela betetzea komeni dela jakina da, baina ordu txikietan tripazorriei aurre egiteko erremedioa ere topatu behar da. Horixe izaten da askotan furgofarraren lana, Ainitze Rodriguezek, Hernaniko furgofarrako kideak azaldu digunez.
Plan ezberdin ugari egiten badira ere, jaietan atrakzioetan geldialdia egitea ezinbestekoa izaten da, batez ere, haurren eta gaztetxoen kasuan. Eusebio Alves izan dugu gurean, Hugo eta Eusebio atrakzioetako kidea.
Ohiturak eta tradizioak hizpide hartuta, goitibeherak ezin aipatu gabe utzi. Zaldibarko Aldatsa elkartea sortu berri du herriko goitibehera-zale amorratu taldetxo batek, eta lehenengo jaitsiera larunbat honetan bertan egingo dutela kontatu digute. Eneko Iraeta Aldatsako kideak eman dizkigu goitibehera bat egiteko gakoak.