Itxi

Baipasa

ERTZAK

Agenda informatiboa markatzerik badago hizkuntza hautua eginda?

Marijo Deogracias | EITb Media

Legebiltzarkideek euskararen inguruan egiten duten erabilera aitzakia hartuta, komunikabideez eta hizkuntza hautuez aritu gara Leire Iturregui EHUko kazetaritza irakaslearekin.

  • Zurezko lehenengo inprenta, 1520. Irudia: Wikipedia.

    Zurezko lehenengo inprenta, 1520. Irudia: Wikipedia.

    13:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Erakunde komunikazioak euskararekiko sentsibilitatea agertzea ezinbestekoa da, baina ez bakarrik euskaraz egiteko orduan, baita euskarari buruz aritzerakoan ere". Halaxe adierazi digu Leire Iturreguik. Nayla Escribanok egindako ikerketa izan dugu hizpide ertz horri heltzeko.

Aipatu du Euskal Hedabideen Behategiak argitaratutako azken datua: "gazteen ia % 70ak, jadanik, ez du Euskal Herrian ekoitzitako komunikabiderik kontsumitzen". Baina kontuan izan behar da ere Iturreguiren arabera, "gazteak ez doazela komunikabideetara informazio bila. 45 urtetik beherakoen %60arentzat sare sozialak direla gehien erabiltzen diren albiste iturriak".

Baipasaren denboraldi honetako azken kolaborazioa izan arren, ertzak bakarrik ez, hausnarketarako helduleku dezente eman dizkigu Iturreguik.