Itxi

Baipasa

Gure Haria

Uda merke

Itziar Alduntzin | EITb Media

Bigarren eskuko udara bat antolatu dugu.

  • Kirolmusik, prezio onen bila dabiltzanen paradisua Donostiako Gros auzoan

    Kirolmusik, prezio onen bila dabiltzanen paradisua Donostiako Gros auzoan

    41:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Udan asko gastatzen dela esan ohi da eta saiatu gara hori gezurtatzen edo, behintzat, gutxiago gastatu daitekeela erakusten.

Udako arropa erosteko VIV Vintage, Hondarribiko Nora Ferrreirak ireki berri duen bigarren eskuko arropa dendara joan gara. Norak badu film baterako moduko ibilbidea gainera. Celebrity-en personal shopper eta estilista izandakoak, orain bere herrian arropa oso merkeko arropa denda bat ireki duela kontatu digu eta zergatik egin duen hautu hori.

Kanpotik ongi jantzita joatea bezain garrantzitsua da, ordea, barrendik ere ongi jantzita egotea; alegia, burua janztea. Irakurketa ona nahi genuen udara honetarako, baina dirurik apenas utzi gabe eta, Iñigo Urionaguena bigarren eskuko liburu-denda bateko erosle amorratuak eman digu gakoa: Re-Read.

Udaran surfa egin nahi duenak ere ez du zertan dirutza bat utzi. Kirolmusik dendan neopreno, surf taula, bizikleta eta nahi duen guztia sinestezinezko saleneurrietan topatuko ditu. Unai Otxoak eta Yolanda Sánchezek musika instrumentu eta kirol arropa eta objetu oso onak saltzen dituzte. Bigarren eskukoen paradisua dago Donostiako Gros auzoko Zabaleta kaleko 26.ean dagoen beti-betiko denda honetan.

Amaitzeko erakutsi nahi izan dugu karabanan ibiltzea garestia dela esaten dutenek hori esaten dutela agian ez dakitelako Mikel Caravaning exisistitzen dela. Iurretan Mikel Álvarezek urteak daramatza prezio guztietako karabanak saltzen, bigarren eskuko karabanen erregea da.