Baipasa
Elkarrizketa
Adarbakar, zeramika piezen sortzailea da Ima Garmendia
Itziar Alduntzin | EITb Media
Fotokazetari lanetan hasi eta zeramika ederra egiten ari den tolosarra.
-
Adarbakar zeramika, Ima Garmendia
19:52 min
18 urterekin joan zen Tolosatik. Kazetaritza eta erlijioen ikasketak egin zituen eta horrela hasi zuen bere munduan zeharreko ibilbidea. Ondoren, fotokazetari egin zen. Horrek eramanen zuen mundu osoan ibiltzera: Txilen, Perun, New Delhin egin du lan. Bere lanak, The New Yorkerren, Elle-n eta The Sunday Herald-en argitartu dira. 2003an Romanipen dokumentalerako Indiatik Espainirako bidaia egiten du Iker Del Olomo kazetariareakin ijitoen bidea eginez, etnia honen historia kontatzeko.
Urte batzuk geroago bere kamararekin zeramikari argazkiak ateratzen hasten da eta esperimentazio horretatik sortzen da Adarbakar.
Hauxe da bada, Tolosatik 18 urterekin joan zen profesional honen bide interesgarri bezain kuriosoa. Ima Garmendia aurkezten dizuegu.