Baipasa
GURE HARIA
Zer egin behar dugu izena aldatzeko?
Aloña Beraza | EITb Media
Izen aldaketak ohikoak ote dira? Zein prozedura jarraitu behar da urratsa egiteko erabakia hartu ondoren? Merkatarien kasuan, aurreko jabeak jarritako izena mantentzea komeni al da? Zein dira naming aproposen adibide?
-
Izena aldatzeko prozedurari buruz aritu gara
37:14 min
Izen-aldaketak gero eta ohikoak diren arren, oraindik prozedura administratiboari tentuz begiratzen diogula kontatu digu Leire Otxotorenak, Lasarte-Oriako euskara batzordeko kideak. Hala ere, izen-aldaketa baterako edota abizenak euskalduntzeko jarraitu beharreko urratsak eman dizkigu.
Izen aldaketaren adibide garbi bat ere izan dugu saioan. Izan ere, Donostiako Barandiaran tabernak jabez aldatu du eta izenez ere bai; Antonio du izena. Atxen Gurutzetak, Antonio tabernako arduradunak, aitortu digu kosta egiten zaiela herritarrei taberna izen berriarekin identifikatzea, baina aldi berean betiko Antonio tabernarekin topo egitea espero dutela askok. Bi kontu argitu nahi izan ditu; izen bera duten arren, Bergara kaleko Antonio taberna eta Boulervardeko Antonio taberna bi toki erabat ezberdin dira, nahiz eta jabe berarenak izan.
Izenen eta lekuen arteko loturari buruz galdetu diogu Leire Gurrutxagari, The Niu agentziako kideari. Naming onaren eta adibide desegokien kasuak aztertu ditu.