Baipasa
ERTZAK
Migrazio politikak, giza eskubideak eta mugak ixteko eta irekitzeko argudioak
Marijo Deogracias | EITb Media
Ander Errastik azaldu digu filosofia politikoak nola azaltzen dituen migrazio mugimenduei zuzenean eragiten dien mugak ixtea edo irekitzea defendatzen dituztenen argumentuak.
-
Migratzaileen protesta bat Melillan.
10:59 min
Melillako hesian, Texaseko San Antonioko kamioian, Meditarraneoan... Migratzaileak hilda. Gaiari heldu diogu, filosofia politikoak migratzaileen eta mugen auziaz zer dioen jakiteko, Ander Errastirekin. "Mugen gaia gai politiko konplexuenetakoa da, baina hori ezin da sekula izan giza eskubideen urraketarako aitzakia", esan digu. "Eta gizarte gisa ere, koherenteak izan behar gara, eta benetan uste badugu Texasen edo Melillan ikusi ditugun irudiak ez direla onargarriak, egin behar duguna da erakundeei koherentzia eskatu eta hori ekiditeko erabakiak har ditzaten exijitu, eta iruditzen zait ez dela egiten", gehitu du Errastik.