Baipasa
BLAIPASA-FILOSOFIA
Noraino asmatu daiteke etorkizuna?
Marijo deogracias | EITb Media
Iñigo Martinez Peña filosofoarekin aritu gara galdera horri erantzun nahian.
-
Iñigo Martinez Peña filosofia irakaslea
14:28 min
"Ez dago hori jakiteko kristalezko bolarik, kasualitateak bizitzaren parte dira". Hala esan digu Iñigo Martinez Peña filosofoak. Historian zehar aurreikuspenak nola azaldu diren edo aurreikuspenak zer nolako teorietan oinarrituta egon diren ikasi dugu berarekin. Izan ere, gehiegizko prebentzioak edo aurreikuspenak urrutiegi eramateak ere baditu bere arriskuak. Eta Martinezek gogoratu digunez, jada Sigmund Freud psikoanalistak zioen: "hobe da lo dagoen txakurrik ez esnatzea!".