Baipasa
Atzekoz aurrera
Agur!
Maialen Otermin | EITb Media
Agur esateko moduak eta arrazoiak aztertu ditugu, eta Agur izeneko musika talde berria ere ezagutu dugu.
-
agur!
40:08 min
Astea eta hilabetea agurtu ditugunez, 'Kaixo!' beharrean, 'agur!' esanez hasi dugu asteko azken "Baipasa". Ibai Beristain 'Agur' taldeko kideak taldearen izenaren arrazoia azaldu digu, eta taldearen beraren ibilbidea kontatu digu.
Izan ere, azken egunetako albisteei tiraka, zenbait kirolarik euren ibilbideari agur esan diete, eta politika munduan, hasiera batean 'agur' esan bazuten ere, itzuli egin dira.
Miren Ibarguren psikologoarekin 'agur' esaten dugunean, gure barruan zer gertatzen den aztertu dugu, eta Ion Muñoa Deustuko unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea eta komunikazio gaietan ikertzailea Baipasan izan da, hain justu, politika munduan gertatzen diren agur motak eta arrazoiak aztertzeko.
Bukatzeko, Javi Rivero sukaldariarekin agurtu dugu tartea; lokal berriari 'kaixo!' esango dio eta.