Baipasa
Lanbideak eta lantegiak
Postari lanetan
Tere Beloki | EITB Media
Halaxe ibili gara Bilboko laugarren distritoan Matxalen Aldeiturriaga postariarekin.
-
Posta zerbitzuak Bilboko Bailen kalean duen biltegi aurrea
21:01 min
Bilbon, Abandoko tren geltoki ondoan, Bailen kalean du Posta zerbitzuak biltegi nagusia, garai batean trenez zakutan iristen ziren gutunak eta hantxe egin dugu hitzordua MATXALEN ALDEITURRIAGA postariarekin.
Ikaragarrizko sarea du estatu espainiarrean 300 urtetik gora dituen posta zerbitzuak. Batetik eta bestetik bidalitako gutunak, eta gaur egun paketeak, Madril eta Bartzelonara iristen dira. Euskal Herria helmuga dutenak Gasteiza bidaltzen dituzte eta Jundizko banaketa gunetik hiriburuetara bidaltzen dituzte. Bilboko kasuan, Bailen kaleko biltegira. Kaiola handi batzutan iristen dira goizean goiz biltegira eta postariek, banatzera irten aurretik, banan bana sailkatzen dituzte distrito eta kaleka. Laugarren distritoan ibiltzen da bereziki paketeak banatzen gidari izan dugun postaria.