Baipasa
Apal estudioa
Jexux Romero: "Barne estudioa eta literatura uztartu nahi dugu"
Nerea Rodriguez | EITb Media
Apal, apaltasuna helburu duen barne estudioa.
-
Apal estudioa
10:58 min
Barne diseinuko estudioaz hitz egiterakoan, altzariz beteriko estudio hotz edo bizigabearen irudia bururatzen zaigu. Baina, Apal estudioan beste iritzi bat dute horri buruz. Jexux Romero Donostiako Apal Barne Diseinu Estudioko barne diseinatzailea izan dugu honi buruz hitz egiteko. Lokala ez dago merkataritza-lokal gisa proiektatuta, beste filosofia batekin egiten dute lan. Apal estudioa auzoaren bizitzan eragile dinamikoa eta laguntzailea izateko asmoarekin jaio zen. Literatura eta barne espazioaren azken lotura Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez idazleekin egin zuten azaroaren 4an, estudioan antolatutako mahai inguru batean.