Itxi

Baipasa

Lekuz Kanpo

Iñigo Astiz, poeta: "arteak ihes egin nahi dugun leku horretan geratzeko aukera ematen digu"

Iñigo Astiz poetarekin elkartu gara Bilboko Five Guys janari bizkorreko jatetxean.

  • Iñigo Astiz poeta Bilboko Five Guys jatetxean.

    Iñigo Astiz poeta Bilboko Five Guys jatetxean.

    26:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baipasan zaleak izaten gara ohiko ditugun gauzei beste ertz bat topatzeko. Ahalegintzen gara hitzei, joerei edo esanahiei zenbait lekutatik begiratzen, eta, hori egin nahi izan dugu Iñigo Astizekin ere. Horregatik lekuz kanpo jarri dugu Astiz. Poeta eta Berriako kazetaria da bera, besteak beste, Analfabetoa liburuaren egilea. Liburu horretan dio lekua dela XXI. mendeko gaia, eta horretaz hitz egin dugu Astizekin, lekuak gaurko gizaldian duen garrantziaz. Bilboko hanburgesa kate bateko jatetxean elkartu gara Astizekin eta bazkari bueltan atera ditugu bere liburuan aipatzen dituen kezketako hainbat: euskal literaturak globalizazioan duen tokia, sormenak gizartean hartu duen joera edo gero eta gizarte homogeneoagoari arteak eman diezaiokeenaz aritu gara, besteak beste.