Ekosfera
Mini-eolikoa
Urduñako Baiwind enpresa ezagutu dute 'Ekosfera'ko entzuleek
Euskadi Irratia
EiTB
Energia eolikoaren sektorean lan egiten duen enpresa ezagutzeaz gain, Urduñako jai giroan murgidu zen taldea.
Maiatzaren 14an, 'Ekosfera' saioko entzule talde batek hartu zuen parte Urduñako Baiwind enpresak antolatutako bisita gidatuan. Lehenik eta behin, teknologia mini-eolikoari buruzko azalpenak entzun zituzten, eta prototipoak prestatzeko tailerra bisitatu zuten ondoren.
Azkenik, Urduña Erdi Aroko hiria izanik, gune historikoaren bisita gidatuan parte hartu zuen taldeak, eta Otxomaioak zirenez, herri-bazkarian otordu ederraz disfrutatzeko aukera izan zuten.
'Ekosfera' saioak eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartu duten guztiei, baita Baiwind enpresari ere.
enpresari ere.