Itxi

Albisteak

Xabi Paya, DSS 2016

'Parkeen kultura erabilpena utzi nahiko genuke legatu gisa'

Xabi Paya Donostia 2016ko Kultur Programako zuzendaria 'Faktoria'n izan da azken proiektuen proiektuen berri ematen.

  • 25:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabi Paya, Donostia 2016ko Kultur Programako zuzendaria elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n. Orain arte egindakoari eta datozen hilabeteotan datorrenari buruz hitz egin du Payak.

Besteak beste, 'Uda gau bateko ametsa' antzezalanaren arrakastaz eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'k Sarajevon errodatu duen dokumentalak utzitakoak izan ditu hizpide Xabi Payak.

Orokorrean, espero baino balorazio positiboagoa egiten du Kultur Programaren zuzendariak. Bizipen hunkigarrien artean, 'Uda gau bateko ametsa'ren emanaldi baten ostean, emakume bat hurbildu eta 'Kristina Enea parkea inoiz ez da berdina izango' esan ziola gogora ekarri du Xabi Payak.

Orain artearen balorazio orokor zehatza egin gabe, nabaritu dute kalean antzematen zen kontrako iritziari buelta ematen hasiak direla.