Itxi

Albisteak

Maria Prada, Zaporeak

'Zaporeak' proiektuaren kontrako erasoak areagotu egin dira

'Zaporeak' proiektuak Grezian errefuxiatuei laguntza ematen die. Azkenaldian sukaldean kalteak eragin dizkiete eta gaur Maria Prada boluntarioak azaldu digu erasoak areagotu eta larritu egin direla.

  • 3:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Prada Greziako irletan boluntario lanetan dabil eta, gaur goizean, 'Zaporeak' proiektuaren kontra izan diren azken erasoen berri eman digu 'Faktoria'n.

Chios-en errefuxiatuei jaten ematen diete 'Zaporeak'eko boluntarioek. Duela egun batzuk, sukaldeetan kalte materialak antzeman zituzten. Azkenaldian, baina, egoera nabari gaiztotu dela adierazi du Mariak. Izan ere, egunotan, boluntario bati egindako jazarpena salatu behar izan dute 'Zaporeak' proiektuko kideek. Mariak jakinarazi digunez, gizon talde batek autoz jarraitu zuen 'Zaporeak'eko lankide bat, eta ezagutzen ez zituen bideetatik joatera behartu zuten.

Salaketa jarrita dagoen arren, orokorrean, poliziarekin komunikatzeko hizkuntzarekin arazoak izan dituztela adierazi du Mariak.