Itxi

Albisteak

Sinadura

Koldo Almandoz, James Bond hizpide hartuta

Wu-Tang-Clan raperoaren musikatik hasita, James Bonden film bateraino iritsi da zinemagile donostiarra asteazkeneroko zinema gomendioan.

  • Koldo Almandoz

    Koldo Almandoz

    7:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

James Bond hizpide hartuta etorri da Koldo Almandoz 'Faktoria'ra. Hasteko, Martin Shkreli aipatu digu, AEBetako gizonik gorrotatuena. Izan ere, HIESAren aurkako botika baten patentea erosi zuen eta % 5.000 igo zuen prezioa, 12 eurotik 670 eurora. Shkrel da, hain zuzen, rapero horren azken diskoaren ale bakarraren jabea.

AEBetako gizon "gorrotatuena"ri James Bonden filmetako gaiztoen kutsua hartu di Almandozek, eta espia britainiarraren film sortako bederatzigarrena gomendatu digu: The man with the golden gun. Roger Moore da pelikula honetan 007 agentea.

1962an egin zen lehendabiziko James Bonden pelikula, eta, gaur egun arte, 24 film egin dira. Azkenekoa, iaz bertan: Spectre.

Sei aktore ikusi ditugu James Bonden azalean. Roger Moorekin batera, akaso  Sean Connery izango da ezagunena. Azken hamarkadetan, berriz, Pierce Brosnan eta Daniel Craig aritu dira. Bada, Almandozek bere ustez Bond onena nor izan den azaldu digu.

en azaldu digu.