Albisteak
Faktoria
Pol Pol, 75 urte mendizaletasuna sustatzen
Bergarako mendi taldea Euskal Herriko zaharrenetako bat da eta ospakizunetan murgilduta dabiltza. Euren historia zatitxo bat jaso dugu Miguel Anjel Elkoroberezibar eta Aitor Erañaren eskutik.
-
POL POL Bergarako Mendi taldea
14:59 min
Martxoan beteko ditu 75 urte Bergarako Pol Pol mendi taldeak. Euskal Herriko zaharrenetako bat da eta ospakizunetan murgilduta dabiltza. Euren historia zatitxo bat jaso dugu 'Faktoria'n, Miguel Anjel Elkoroberezibar eta Aitor Erañaren eskutik.
Elkoroberezibar mendi taldearen historia jasotzen duen liburua idazten ari da. 'Neu taldean ibilitakoa umeetan eta aurrekoak ere bai, erraza zen baiezkoa ematea", esan digu. 'Azken finean, Bergarako historia ere biltzen da Pol Pol-en', nabarmendu digu. Asko aldatu da mendizaletasuna urteotan, erropatik hasita. 'Bizitza bezala, mendizaletasuna ere aldatu egin da', nabarmendu du Aitor Eraña bozeramaileak. Hasierak ez ziren errazak izan, frankismo garaian, baina pixkanaka hazten joan zen mendi taldea. Xehetasunak, 'Faktoria'n izan dugun solasaldian.