Albisteak
Asteazkenean
Maillotak egiten dituen Etxe Ondo enpresan izango gara, 'Faktoria'n
Tourraren atarian, Tom Dumoulin Giroaren irabazleak, besteak beste, jantzitako maillota egin duen euskal enpresan izango gara. Gainera, Trafikoko aztertzaileen aldarrikapenak ezagutuko ditugu.
Etxe Ondo enpresara bisitan joango gar, asteakenean, 'Faktoria'n saioan, Tourraren bezperan. Txirrindulari jantziak egiten dituzte, eta Tom Dumoulin Giroko irabazleak, esaterako, euren mailota darama. Gainera, Trafikoko aztertzaileen lanuzteari erreparatuko diogu Iban Peñakobarekin, Peñakoba auto-eskolako arduradunarekin. Bestalde, Donostiako Udalaren radar ibiltariarekin ibiliko da Gorka Otaegi.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean hasiko da solasaldia, Eguzki Urteagarekin, Javier Arrietarekin eta Hedoi Etxarterekin. 09:15 aldera, prozesioetan laikotasunetik parte hartu daitekeen aztertuko dugu. 09:45 aldera, Helena Franco izango dugu ekonomia tartean, eta Koldo Almandozen zinema gomendioak itxiko du albistegia.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Trafikoko aztertzaileen aldarrikapenak ezagutuko ditugu. Kattalin Minerren tartea izango dugu gero, eta, kirol aurrerapenaren ondoren, Juanjo San Miguel lankideak Saudi Arabiaz eta Qatarrez hitz egingo digu.
11:00etan, Etxe Ondo enpresara egingo dugu bisita, txirrindularien maillotak bertatik bertara ikusteko. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin arituko gara berriketan, kaligrafiaz.
12:00etan, Donostiako Udalaren radar ibiltariarekin ibiliko da Gorka Otaegi lankidea, hiriko sarbideetako batean kotxeen abiadura neurtzen. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati bidezko magia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.