Itxi

Albisteak

Ostegunean

Kontsumobideko zuzendaria eta Lanbide Heziketako Ikas-enpresa azoka, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Nora Abete elkarrizketatuko dugu 09:30ean. Gainera, Eibarren izango gara, Ikas-enpresa azokan. Bestalde, 'Oi(h)artzun Filosofikoak' ekimenaren berri emango dugu.

  • Kontsumobide

    Kontsumobide

Nora Abete Kontsumobideko zuzendari nagusia izango da biharko 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. 09:30etik aurrera arituko da erakunde horrek kontsumitzaileak babesteko egiten duen lanaz. Horren aurretik, Eibarrera egingo du saioak Ikas-enpresa azokan batuko diren antolatzaile, enpresari eta ikasleekin hitz egiteko. Lanbide heziketako ikasleentzako azoka da Ikas-enpresa eta inoiz egin den jendetsuena izango da aurtengoa. Bestalde, 'Oi(h)artzun Filosofikoak' ekimenaren berri emango dugu Oiartzundik bertatik, eta Rubik kuboari lotuta Iruñean asteburuan egingo duten Open Iruña 2018 txapelketaz ariko gara.

07:00etan hasiko da saioa, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuenca pentsioen kalkuluaz ariko zaigu, eta, 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Ikas-enpresa ezagutuko dugu, eta, ondoren, Ibon Sarasola 'inbestidura' hitzaz ariko zaigu. 09:30ean berriz egingo dugu sartu-irtena Ikas-enpresan, eta, jarraian, Nora Abeteren elkarrizketa izango dugu.

10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Mireia Roca arkitektoak Santiago Calatravaren lanak aztertuko ditu, eta, batez ere, Loiuko aireportuko eraikina. Ondoren, 'Arts&Science' atalarekin etorriko zaigu Maisha eta, 10:30ean, filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizok musika klasikoa gaurkotuko digu eta, 11:30ean, BECen egiten ari diren Eskulanen Azokan ere sartuko gara Amaia Artetxe lankidearekin.

12:00etan, Kattalin MInerren burutazioak entzungo ditugu, eta, segidan, 'Oi(h)artzun Filosofikoa' ekimena ezagutuko dugu. 6 urtetik 12 urtera arteko haurrek filosofatzea dute helburua. OIartzunera joko dugu horren berri ematera. San Antontxu jaiari egingo diogu tartea, Ager Izagirre alkatearekin hitz eginda, eta, ondoren, 'Egia ala gezurra' atala estreinatuko dugu, politikarien zaletasunez hitz egiteko. 12:30an, azkenik, Rubik kuboaren arrakastari helduko diogu. Asteburu honetan Open Iruña 2018 txapelketa jokatuko dute, eta Rubik zaleekin eta antolatzaileekin hitz egingo dugu.

 

 

Madrilgo VALLECAS auzoan Errege Kabalkadan Drag-queen-ek parte hartuko dutela eta, galdera egingo dugu, hemen zer irudituko litzaigukeen