Albisteak
Ostiralean
'Handia' filmeko makillatzailea, Ainhoa Eskisabel, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, Mariaje Insausti Gipuzkoako emakumezko enpresari onena izendatu dute. Baserritarra da bera, Iztueta esneak enpresakoa, eta elkarrizketa hurbila egingo diogu.
Handia filmeko lan-taldearentzat emozio handiko egunak dira, larunbatean banatuko diuztelako Goya sariak. 13 hautagaitza ditu. Makillajea da horietako bat, eta filmeko makillatzailea, Ainhoa Eskisabel izango dugu 'Faktoria' magazinean, 11:30 aldera. Bestalde, albistegian, Mariaje Insaustiri hurbileko elkarrizketa egingo diogu. Baserritarra da, Iztueta Esneak enpresaren arduraduna, eta Gipuzkoako emakume enpresari onena izendatu dute. Albistegian hitz egingo dugu harekin, 09:25 aldera.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortak gidatuta. 07:55 aldera, Iigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean,Xabier Riezu, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:10 aldera, Iruñeko Alde Zaharreko hainbat dendarik hasi duten kanpaina dela eta piztu den eztabaidaz ariko gara. 09:25ean izango dugu Mariaje Insaustiren elkarrizketa, eta, segidan, entzuleen tartea zabalduko dugu.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, 32 urtez Otxarkoagan apaiz izandako Joseba Bakaikoarekin hitz egingo dugu auzoaren egoeraz, bertan izandako hilketa latzetik bi aste igaro direnean.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Ereñozun eraikitzen ari diren Otso-zulo lastozko etxea ezagutzera joango gara. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta segidan elkarrizketatuko dugu Handia filmeko makillatzaile Ainhoa Eskisabel.
12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.
07:00etatik 13:00etara, mart