Itxi

Albisteak

Asteartean

Bittor Oroz Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Berdelaren kanpaina amaituta eta antxoarenean bete-betean sartuta, Maite Artolaren galderei erantzungo die 09:30ean. Magazinean, gainera, Jokin Lizeaga korrikalaria elkarrizketatuko dugu.

  • Bittor Oroz

    Bittor Oroz

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, izango da astearte honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Berdelaren kanpaina amaituta eta antxoarenean bete-betean sartuta, arrantza politikaz arituko da Maite Artolaren galderei erantzunez, baita nekazaritza arloan dituzten erronkez ere. 09:30ean hasiko da elkarrizketa. Magazinean, berriz, Jokin Lizeaga korrikalaria elkarrizketatuko dugu. Asturiasen lehiatutako trial lasterketan bizitza galtzeko zorian izan zen.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:30ean elkarrizketatuko dugu Bittor Oroz, eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Jokin Lizeaga lasterkariarekin hitz egingo dugu, eta, segidan, Eneko Axpe, 'Maisha' sartuko zaigu Kaliforniatik, bere 'Arts&Science' tartea osatzeko. Ondoren, 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaz aritzeko.

11:00etako kirol aurrerapena egin ondoren, Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Cid kolaboratzaileen 'Direnak eta Ez Direnak' tartean, hain ozen hitz egiten dugun Hego Euskal Herri honetan, isiltasun bila antolatzen diren egitasmoez hitz egingo dugu. David Alvear psikologoaren adierazpenak ere izango ditugu.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, antxoak izango dituzte osagai nagusi Pili Manterolak eta Igor Zalakainek errezetak proposatzeko. 12:30ean, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.