Albisteak
Rider-en legeak urtebete
Rider edo janari banatzaileen legeak urtebete egin du indarrean eta aztergai izan dugu 'Faktoria'n
X. E. | EITB Media
Hego Euskal Herrian eta Espainian orain urtebete sartu zen indarrean riderren legea deiturikoa. LAB sindikatuko Berta Garciarekin, Niko Cuenca ekonomialariarekin eta solaskideekin aztertu dugu legearen bilakaera nolakoa izan den urtea pasa eta gero.
-
Janari banatzailea. Argazkia: EFE
24:58 min
Gaur, abuztuak 12, urtea bete da rider edo janari banatzaileen legea indarrean sartu zela Hego Euskal Herrian eta Espainian, eta egoera zertan den aztertu dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
LAB sindikatuko Berta Garciarekin, Niko Cuenca ekonomialariarekin, eta solaskideekin (Arantxa Elizondo, Hedoi Etxarte eta Miguel Aizpuru), gaiaren inguruan aritu gara ostiral honetako irratsaioan.